sábado, 21 de marzo de 2020

Berrikuntza irekia egituratzen

Berrikuntzarako, ezinbestekoa da erakundeekin harremanetan dauden entitate eta pertsonen ezagutzak, ideiak eta esperientziak aprobetxatzea ahalbidetuko duten espazioak eta prozesuak sortzea.

Aniztasuna berritzeko, artikuluan aipatu genuen bezalaxe, elkarren eskutik doaz ideia disruptiboak eta aniztasuna. Eta lotura hori are gehiago indartzen da aniztasun horren barruan enpresen errealitateak eta egunerokotasunak baldintzatzen ez dituen profilak baldin badaude. 

Chesbrough irakaslea izan zen enpresaren hormetatik haratagoko berrikuntza-eredu bat proposatzen lehena. Berrikuntza Irekia (OI) deitu zion, eta gaur egun, enpresa-garapeneko filosofoen harria da. Cisco, Xerox, GE, HoneyWill, Lindt eta beste hainbat enpresek OIari esker lortutako arrakastak gaiari buruzko azterketetan eta literaturan behin eta berriz agertzen diren adibideak dira. Chesbrough-ek esan bezala, OIa ez da bakarrik erabilgarria korporazio handientzat. Ezinbestekoa da edozein erakunderentzat, bere tamaina eta sektorea edozein direla ere; izan ere, erakundeek ezinbesteko dute berrikuntza etengabe bilakatzen ari den inguru batean lehiatzeko.

OIak erraztu egiten du prozesu hori. Horrez gain, biderkatu egiten du ideia eta soluzio sortzaileen kopurua, eta, hori gutxi balitz bezala, errentagarria da. Erakunde guztiak daude kanpoaldearekin harremanetan. Ildo horretan, bere sare-kontaktuaren parte dira bezero, hornitzaile, erakunde eta lehiakideak. Konexio horietan, garrantzitsua da zubiak finkatzea, ideien sarrera-inbutu bilaka daitezen, eta horixe da, hain zuzen, berrikuntza irekiaren helburua. Argi dagoen bezala, errentabilizatu egiten ditu bere harremanak, ezagutzan, esperientzian eta kanpoko teknologian oinarrituta berritzeko.  Era berean, Chesbroughek azpimarratu bezala, OIa bi noranzkoko errepidea da, non berrikuntza “kanpotik barrura” eta “barrutik kanpora” dabilen. Hau da, erakundearen beraren ezagutza hirugarrenek aprobetxatu dezakete, eta horrek enpresen jabetza intelektuala ustiatzea edo spin-offak sortzea eragin dezake. 

Hala ere, erraz idazten diren hitzak, besteak beste, lankidetza, sormena edo irekiera, ez dira gauzatzeko errazak, are gutxiago elkarrekin zerikusi gutxi duten pertsonei eragiten dietenean. Aniztasuna eta berrikuntza bera kudeatzeko, ezinbestekoa da arreta jartzea eta prozedurak zehaztea. Hau da, barneko sormena sustatzeko eta kanpokoa aprobetxatzeko dinamikak (Docherty, 2015). CreO proiektua, edozein ikaslek bere prestakuntza osatzeko nahitaez lan-zentro batean egiten duen egonaldia aprobetxatzeko proposamena da. Fokua kultura- eta sormen-industrietako profesionaletan jartzeak enpresatik kanpoko profil sortzaileei esker industria-sektoreko berrikuntza finkatzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresnak ematen ditu. Lankidetza mugatzeari esker, gainera, errazagoa da alde bien izen onaren kudeaketa piztea eta dagokion garrantzia ematea. Faktore kritikoa da irekiera-prozesuei ekiteko, eta, horrez gain, abiapuntua da elkarrekiko konfiantzan oinarritutako lankidetza zintzoa ezartzeko.

Iturriak: