Creo curriculuma eta LHko irakasleentzako prestakuntza-edukien 4 moduluak baliozkotzea.
2019 bukatu baino lehen, CreO proiektuak fase erabakigarrienetako bati eman zion amaiera: curriculuma eta KSIekin erlazionatutako LHko zikloetako irakasleek berenganatu behar dituzten edukiak zehaztea, ikasleak industria-eremuan ondo moldatu daitezen. Ezagutzak 4 prestakuntza-modulutan antolatu ziren:
- 1. modulua: manufaktura aurreratuko enpresen ikuskera + fabrikazio-sektoreko egungo joeren ikuspegi nagusia.
- 2. modulua: errealitate birtual eta handitua 4.0 industrian.
- 3. modulua: fabrikazio gehigarria eta 3D inprimagailuak 4.0 industrian.
- 4. modulua: marketinerako diseinu grafikoa 4.0 industrian.
1. moduluarekin, asmoa da irakasleei manufaktura aurreratuko sektorea gerturatzea; zehazki, hauek azaltzea: zer den, 4.0 industrian duen zeregina eta horrela fabrikatzen duten enpresek zein ezaugarri duten. Halaber, errepasatu egiten dira orain arteko industria-iraultzak eta argitu egiten dira hainbat kontzeptu, adibidez, sektoreko digitalizazioa eta eraldaketa digitala. Modulu honetako azken bi unitateetan sakondu egiten da manufaktura aurreratuko enpresek KSIekin erlazionatutako zikloetako ikasleei 4.0 industrian dauzkaten aukerak ikusarazteko joeretan eta mentalitatean.
4.0 industriako errealitate birtual eta handituari buruzko unitateak bi kontzeptu horien arteko aldea azaldu eta haien bilakaera historikoaren berri ematen du. Moduluak sakondu egiten du bi errealitate horietan, eta horietako bakoitzeko sorkuntza-etapak eta bertan erabilitako teknikak, tresnak eta prozesuak zehazten dira, baita errealitate birtualak eta errealitate handituak industrian dituzten erabilerak ere.
Hirugarren moduluak prozesuekin, materialekin, erabilitako softwarearekin eta fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimatzeen aplikazio-eremuekin erlazionatutako ezagutzak ematen ditu. Gainera, eraldaketa-forma biek 4.0 industrian dituzten onurak eta mugak aztertuko dira, fabrikazio tradizionalen aldean.
Marketina: printzipioak, joerak eta estrategia; korporazio-identitatea eta bere ikusizko errepresentazioa markaren bidez; komunikazio-bideak eta barruko komunikazio-prozesuak eta irakasleentzako prestakuntza-modulua osatzen duten erakundeetako informazio-fluxuak hobetzeko ikuspegi berritzaileak.
Material horiek guztiak CreO proiektua egin duten erakundeen jatorri-herrialde bakoitzeko bi adituk egiaztatu zituzten Bilbon joan den azaroan (Espainia, Portugal, Austria eta Eslovenia). Materialak erakundeen eta interesa duten profesionalen esku jarriko dira proiektu honetarako berariaz diseinatutako plataforman: CreO Learning Virtual Environment. Sareko espazio bat da, ikaskuntza 5 hizkuntzatan egiteko aukera ematen duena (EN, ES, DE, PT, SL). Bertan, irakasleek eta enpresek sormen-industriekin zerikusia duen Lanbide Heziketako ekosistemaren eta industriako enpresa-ehunaren arteko interakzioa erraztuko duten gaitasunak berenganatu ahal izango dituzte.
Gaur egun, proiektuak aurrera dirau; industria-enpresentzako prestakuntza-materialak garatzen jarraitzen dugu, KSIen sektoreko ikasleak lan-zentroetako egonaldiak egiten ari diren bitartean beren erakundeetan integratzen laguntzeko.